Autismoaren Espektroko Nahasmena duten eta nahasmenik ez duten ikasleen gurasoen egoera emozionala

[EU] Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten ikasleen gurasoek garapen tipikoa duten ikasleen gurasoek baino estres maila altuagoa eta osasun mental okerragoa dute. Bestalde, gurasoen egoera emozionala lantzeko esku-hartze bat eman den kasuetan, gurasoen estres maila jaitsi eta beraien ongizate...

ver descrição completa

Detalhes bibliográficos
Autor: Goikoetxea Miranda, Estibalitz
Tipo de documento: Dissertação de mestrado
Data de publicação:2020
País:España
Recursos:Universidad del País Vasco
Repositório:Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación
OAI Identifier:oai:addi.ehu.eus:10810/49692
Acesso em linha:http://hdl.handle.net/10810/49692
Nível de acesso:Acesso aberto
Descrição
Resumo:[EU] Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) duten ikasleen gurasoek garapen tipikoa duten ikasleen gurasoek baino estres maila altuagoa eta osasun mental okerragoa dute. Bestalde, gurasoen egoera emozionala lantzeko esku-hartze bat eman den kasuetan, gurasoen estres maila jaitsi eta beraien ongizatea hobetzen dela egiaztatu da. Master Amaierako Lan honetan, alde batetik, AEN duten eta nahasmenik ez duten ikasleen gurasoen egoera emozionala alderatu da ikerketetan gutxiago aztertu diren aldagaiak neurtuz (adimen emozionala, erresilientzia, ongizate subjektiboa, autoestimua eta osasun mentala) baita bi guraso taldeen iritziak jaso eta ezberdintasunak aztertuz ere. Beste aldetik, Gipuzkoako Autismo Elkarteak (GAUTENA) AEN duten umeen gurasoei eskaintzen dizkien laguntza zerbitzuetan parte hartzen duten eta parte hartzen ez duten gurasoen egoera emozionala alderatu da. AEN eta garapen tipikoa duten ikasleen gurasoen artean ezberdintasun esanguratsuak aurkitu dira. Zehazki, AEN taldeko gurasoek arreta emozional, erresilientzia eta bizitzarekiko asebetetze baxuagoa dute, beraien osasun mentala okerragoa da eta afektu negatibo gehiago dituzte. Analisi kualitatiboan gurasoek bizi dituzten zailtasunen inguruan jasotako iritziak aztertuz, AEN taldeko gurasoengan sentipen negatiboak nagusiagoak dira. Guraso hauek nabarmentzen dituzten ideien artean gizartearen aldetik jasaten duten diskriminazioa eta baliabide falta daude. Emaitza hauek kontuan izanik, AEN taldeko gurasoen egoera emozionala okerragoa dela ondorioztatu daiteke. Laguntza zerbitzuen eraginari dagokionez, ez da ezberdintasun esanguratsurik aurkitu laguntza zerbitzuetan parte hartzen duten eta parte hartzen ez duten gurasoen artean. Baina gurasoen iritziek erakusten dutenez laguntzak baloratu egiten dituzte eta, baita, gizartearen aldetik babes eta baliabide gehiagoren beharra helarazten dute.